guia bilbao BANNERMARZO Terpsichore

Terpsichore

Egilea:    Salvador Dali

Urtea:      1971-2003

Estiloa:     Surrealismoa

Terpsichore dantzaren musa da, Zeus-en alaba, eta, greziar mitologiaren arabera, gazte lerdena eta alaia. Lira bat eraman ohi du eta bere burua lorez ornaturik agertu ohi da. Era berean, sirenen ama dela esaten da.

Daliren bertsio honetan Terpsichore, bururik gabe agertzen da, besoen ordez hegoak agertzen dira eta gonak ingrabitatea azpimarratzen du. Egilearen ustetan, Terpsichore ez zuen aurpegi eder bat behar, dantzaren garaipena erakusteko.

Dalik 1971.ean egin zuen moldea baina 2 eskultura berdin baino ez dira existitzen. Hau, Europako bakarra da.

Ilike Bilbao Gida

guia bilbao GUIAILIKEBILBAO img 179 1 480x640 Terpsichore