guia bilbao BANNERMARZO Plentzia Gorliz ( 2 o. 30 m)

Plentzia-Gorliz ( 2 o. 30 m)

ARRANTZALEEN HERRIA eta NATURA

Irteera: Plentzia-ko Metroa

Helmuga: Plentziako Metroa

Txango honetan Plentziako alde zaharra eta Gorlizeko kostaldea ezagutuko dugu.40 bat minutu emango ditugu metroan Bilbotik Plentzia geltokiraino.

Metroa utzi eta zubi zuria gurutzatu ondoren, Plentziako hirigune historikoan barrenduko gara, oraindik ere arrantzale herrien xarma mantentzen duelarik. Honetan, zenbait jauretxe, arrantzaleen etxeak eta estilo gotiko bizkaitarreko eliza bikaina ikusiko ditugu.

Itsasadarra inguratzen jarraitzen badugu, Plentziako hondartzara eramango gaituen portu txiki batera helduko gara. Hemen, bistak miresten ditugularik karrakelak edo rabak jan ditzakegu. Badia eder batean kokatzen delarik, Plentziako hondartza eguraldiaz gozatzeko edo surf, kayak edo paddle board egiteko leku aproposena da.

Plentziako itsas paseoa igaro ondoren, gure bidea jarraituko dugu Gorlizeko hondartzatik.Honetan, eraiki berria den egurrezko pasarelak dunen eta begetazioaren ekosistemaren berreskuratzea ahalbidetu du. Hondartzan XX. mende hasierako erietxe bat aurki dezakegu. Abenduan Gorlizeko zaldi lasterketa ospatzen da.

Gure ibilbidearen amaieran, harri-lubetatik, mendian barneratzen den bidea har dezakegu (zailtasun ertaina, beste ordu eta erdiko bidea, joan etorria). Honen bidez, eta biderik markatuena segituz, Gorlizeko Itsasargitik (1990) dauden bista izugarriak mirets ditzakegu. Honez gain, Franco garaian eraikitako Villano lurmuturraren bunkerrak bisita daitezke.

Ilike Bilbao Gida

guia bilbao 3 plentziagorliz02 200x150 Plentzia Gorliz ( 2 o. 30 m)guia bilbao 3 plentziagorliz03 200x150 Plentzia Gorliz ( 2 o. 30 m)guia bilbao 3 plentziagorliz12 200x150 Plentzia Gorliz ( 2 o. 30 m)
guia bilbao 3 plentziagorliz02 480x359 Plentzia Gorliz ( 2 o. 30 m)
guia bilbao tiny Plentzia Gorliz ( 2 o. 30 m)
guia bilbao tiny Plentzia Gorliz ( 2 o. 30 m)