guia bilbao BANNERMARZO Zorrozaurre (2 o. 30 m)

Zorrozaurre (2 o. 30 m)

Arkitektura Industrialeko pasealekua

Metro geltokia: Deusto

Nerbioi ibaiaren alboko paseo atsegina. Honetan Bilboko jarduera industrial ohiaren aztarna arkitektonikoak ikusi ahal izango ditugu.

Euskalduna zubitik abiatuko gara, Nerbioiaren eskuineko aldean. Ibaiaren ondoko pasealekua jarraituko dugu 2012. urtean Carlos Ferraterrek zabaldutako IMQ klinika gure eskuinean utziz. Metro batzutan espaloiak gurutzatzera behartzen gaitu  “Velas y Toldos Bilbao-Goyoaga” azulejoz egindako kartela gaindituz (1912.ekoa).

Aurrera egitean Zorrozaurre auzoan berrentzen joango gara. Deustoko arraun kluba pasatu ondoren, intereseko lehen eraikuntza industriala ikusiko dugu: “La Coromina Industrial”, anhidriko karboniko eta sulfretsua ekoizten zuen industria 1983.eko uhaldeetara arte. Eraikina 1923.ean Manual Maria Smithek diseinatu zuen.

Aurrerago Artiach galleta fabrikaren adreiluzko eraikina aurki dezakegu, De Stijl estiloan oinarritutako arkitektura razionalista industrialaren eredua. Gaur egun, barruan ZWAP izeneko kolektiboa lan egiten du, lankidetzan oinarritutako ekintza kultural eta artistikoak bultzatuz.

Paseatzen jarraitzen badugu, Cromoduro edo Mefesa bezalako eraikin garrantzitsuak ikusiko ditugu. Ibilbidearen amaieran “Grandes Molinos Vascos S.A.” eraikina ikusiko dugu gure ezkerrean, 1923. eko Federiko Ugalderen eraikin neo-euskaduna. Honen barruan 23 silo, 29 errota, garraio zintak eta 6 solairuko igogailuak aurki genezakeen. 2009.enean Kultur Ondasun izendatu zuten.

Nahiz eta paseoa bukatzen dela dirudien horma baten kontra topatzean, posiblea da Zorrozaurreko puntaraino ibiltzea, itsasadarraren bidegurutzea ikusteko eta Bilbora itzuli baino lehen leku lasai honetan atseden hartzeko.

Ilike Bilbao Gida

guia bilbao 5 zorrozaurre04 200x150 Zorrozaurre (2 o. 30 m)guia bilbao 5 zorrozaurre05 200x150 Zorrozaurre (2 o. 30 m)guia bilbao 5 zorrozaurre10 200x150 Zorrozaurre (2 o. 30 m)
guia bilbao 5 zorrozaurre04 480x359 Zorrozaurre (2 o. 30 m)
guia bilbao tiny Zorrozaurre (2 o. 30 m)
guia bilbao tiny Zorrozaurre (2 o. 30 m)