guia bilbao BANNERMARZO La Arboleda (2 ordu +janaria)

La Arboleda (2 ordu +janaria)

MEATEGIAK, PAISAIA eta JANARI TRADIZIONALA

Autobusak Abandotik: A3336 edo A3337 (ordu erdiro)

Funikularra: 7,00-23,00 (ordu erdiro)

Abandoko geltokitik, 30 minutu emango ditugu autobusean Trapagaranera heldu arte. Hortik, funikularra hartuko dugu, La Arboledara.

La Arboleda, Bilboko haranera eta itsasora bista izugarriak dituen meatze nukleoa da. Burdin meategi bat zen aitzinean, eta gizakiak utzitako putzuak laku bihurtu dira, paisaia guztiz eraldatuz. Gaur egun, meatzarien herria zena turismoan oinarritzen da batik bat.

Arboledak, Sindikalismo espainarrarekin eta historia horren pertsonai nagusiekin lotura handia du. Dolores Ibarruri, La Pasionaria (1895-1989) herri honetan bizi eta lan egin zuen. Meatzarien alaba zen eta bere senarra (sindikalista) maiz gartzeleratzen zuten. Honez gain, 5 alabetatik lau 3 urte bete baino lehen hil ziren pobrezia dela eta. Guzti honek, langile klasearen alde borroka egitera bultzatu zion. Espainako Gerra Zibilean protagonismo handia izan zuen eta ezaguna bilakatu zen, komunisten propangandagilerik gartsuena izan baitzen. Haren ahotik “Ez dira pasako!” (¡No pasarán!) diskurtsoa irten zen (Madrileko batailan).

Paisai izugarriaz eta historiaz gozatzeaz gain, herriko plazan gosegarri bat hartzea merezi du. Denbora badaukagu, meatzarien plater tipikoa ere jan dezakegu, indabak.

Ilike Bilbao Gida

guia bilbao 1 arboleda02 200x150 La Arboleda (2 ordu +janaria)guia bilbao 1 arboleda03 200x150 La Arboleda (2 ordu +janaria)guia bilbao 1 arboleda04 200x150 La Arboleda (2 ordu +janaria)
guia bilbao 1 arboleda02 480x359 La Arboleda (2 ordu +janaria)
guia bilbao tiny La Arboleda (2 ordu +janaria)
guia bilbao tiny La Arboleda (2 ordu +janaria)