guia bilbao BANNERMARZO Bizkaiko Zubia  Portu Zaharra (2 o. 30 m)

Bizkaiko Zubia- Portu Zaharra (2 o. 30 m)

ARKITEKTURA KOSTALDEAN

Irteera: Areeta-ko Metroa

Helmuga: Algorta-ko Metroa

Portu Zaharra eta Bizkaiko Zubia lotzen dituen bi orduko iraupeneko paseo polita. 20 bat minutu emango ditugu metroan Bilbotik Areetako geltokiraino. Hortik gure ezkerrera abiatuz, Kale Nagusia hartuko dugu eta 5 minutuan Bizkaiko Zubian egongo gara.

Bizkaiko Zubian hasiko dugu gure bidea, Portugalete eta Areeta Nervioaren gainetik elkartzen dituen burdinezko zubi esekitik. 2006.ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Alberto Palacio, Eiffel-en diszipuluak, 1893. urtean diseinatu zuen eta funtzionamenduan dagoen mota honetako munduko zubirik zaharrena da.

Zubiaren eskuinera jotzen badugu, Evaristo Churrucaren homenez egindako parke txikira iritsiko gara. Churruca, XX. mende hasieran Bilboko itsasadarraren bideratze lanen zuzendari izan zen. Paseotik jarraituz, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako burgesiaren arkitektura mirets dezakegu. Manuel Maria Smith-en (XX. mende hasierako arkitekto euskaldun nabarmenenaren) zenbait obra ikusiko ditugu. Bidean zehar, eraikin bakoitzari buruzko argibide taulak irakur daitezke.

Paseoa amaitzerakoan ezkerrera biratuko dugu, Arriluzeko itsasargirantz abiatuz. Hantxe, J.M. Basterra, M. M. Smith eta R. Bastidaren jauregitxo eta etxe bikainak ikusiko ditugu. Lezama Leguizamon Jauregia (jauretxe dotore handia, paseoaren hasieran) eta  Atxekolandeta galeria edo Begoña lurmuturra (paseoaren amaieran) nabarmentzen dira.

Leku honetara iritsita, Kirol Portu berria bisitatu daiteke, aisiari eskainitako espazio handia, edo Ereaga-ko hondartzako paseorekin jarraitu. Behin hondartza gaindituta Algortako arrantza portura edo Portu Zaharrera ailegatuko gara. Garaiko xarma mantentzen dituzten kale estuen eta etxe zurituen arteko taberna edo jatetxetan jatea merezi du.

Portu Zaharretik Usategiko Begiratokira igo gaitezke Abrako bista izugarriak ikusteko. Bestela aldapan gora egingo dugu Algortako Metroraino.

Ilike Bilbao Gida

guia bilbao 2 puentecolgantepuertoviejo05 200x150 Bizkaiko Zubia  Portu Zaharra (2 o. 30 m)guia bilbao 2 puentecolgantepuertoviejo18 200x150 Bizkaiko Zubia  Portu Zaharra (2 o. 30 m)guia bilbao 2 puentecolgantepuertoviejo39 200x150 Bizkaiko Zubia  Portu Zaharra (2 o. 30 m)
guia bilbao 2 puentecolgantepuertoviejo05 480x359 Bizkaiko Zubia  Portu Zaharra (2 o. 30 m)
guia bilbao tiny Bizkaiko Zubia  Portu Zaharra (2 o. 30 m)
guia bilbao tiny Bizkaiko Zubia  Portu Zaharra (2 o. 30 m)